lunes, 26 de mayo de 2014

Concierto del Casino - La crónica de Goizargi



2014ko maiatzaren 16an, ostiralean, Iruñako Gaztelu enparantzan kokaturik dagoen Café Iruñara hurbildu ginen kontzertu bat ematera.  Autismoaren aldeko elkartea, ANA, genuen aitzaki.  Nafarroako Abesbatzen  Federazioak gonbita luzatu zigun maiatzako ziklo honetan parte hartzeko eta guk, gustora baino gustorago, jaso.
Dotoreziaren ikur, garai batekoa behinik behin, “gizarte maila” erakusle, antza zenez noizbait, igarotako egunen xarma gordetzen saiatzen den txokoa, dudarik gabe.  Zura lurrean, hormetan, sabaian… Jakina!  Marmol zurizko mahai astunak, egurrezko eserleku tapizatuak, gela argitsua, enparantzara begira bere lehio estu eta luzeetatik, armiarmazko argi dotoreak zintzilik. Hementxe bertan ospatzen omen da “El baile de la alpargata”! 
Ia Iruñako Orfeoiaren pare gaudela eta bestelakoak gogoratuz… irten gara jende aurrera. Zurezko egongela hutsa zena ikusentzulez jositako egongelara atera gaitu orduak. 
Kontuz Pepi, inor gonazpian sar ez dakizun!
Maripaz xuxen ipini eta eman diogu hasiera. Lehen txaloak eta jendea zutik atzekaldean. Kolkoraino beteta.
Begira emakume hori!  Zelako arretarekin entzuten digun, begiak eta guzti ixten dituela. Kontzertua aurrera eta emakumea, bere hartan, begiak itxita.
 “Baldinmaite zurrunkik in gabe pasako al den!”.
Gaurko kontzertuan hainbat estreinaldi gainera:  Nokturnoak eta Lau Teilatu.
Norbait sartu-ateran dabil, batera eta bestera begiratuz, harriduraz marmarka:
“A zer jendentza!”
Kontzertua aurrera doa, entzuten ez diren txaloak publikoaren aurpegietan nabarmentzen; PDZHA puzten, harrotzen, Lau Teilatuetara igotzen, ilargia borobildu eta alpargatak lotzeko makurtzen.
Gaurkoz amaitu da, bihar berriz. 
Gogotsu geunden, ezta?   KANTATZEKO esan nahi dut!


Concierto Benéfico para la Asociación Navarra de Autismo (ANA) organizado por el Nuevo Casino Principal de Pamplona junto con la Federación de Coros de Navarra.
Invitación aceptada con mucho gusto y degustada por nuestro público al 100%.  Una buena carta, con un menú exquisito,  y novedades incluídos; regado con un buen vino de la tierra, nada más que “Fuentes Onrisas”; y aplauso generoso final para el bouquet festival: “Parerik gabeko aldartez- zoriontsu, edozein herriko jaixetan- zuen baimenarekin”.
Un bonito comienzo para nuestra temporada estival de conciertos.
Un saludo y hasta cuando quieran.        

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Google Analytics Alternative