miércoles, 8 de enero de 2014

Crónica del concierto de la Txan

Hona hemen Goizargiren asken kontzertuen kronika.


Hirugarren urtez jarraian, Txantreako San Jose elizan auzokideek antolatzen duten Gabon garaiko kontzertu emanaldian parte hartzera gonbidatuak izan ginen. Aurrekoetan bezalaxe hiru abesbatzek hartu genuen parte: Arturo Kanpion abesbatza, San Jose abesbatza eta PDZH Abesbatza.

Emanaldia arratsaldeko zortzietan bazen ere gu arratsaldeko sei eta erdietan elkartu ginen eliza aurrean. Nire sentipen hutsa izango da baina, zer nahi duzu bada esatea, 2013 urteari adioa emateko aitzakia aurrean gustura elkartu ginela, berriz ere; atsegina dela, astelehenetako entseguak ezean, emanaldi bat izatea elkar ikusi eta kantuan aritzeko.

Lau abesti eskaini genituen, horietatik bat zuela aste eta erdi Atarrabian estreinatu berria eta laugarrena, egunean bertan estreinatu genuena: “A Gaelic blessing”, musikalari gazte den Unai Casado eta bere “flauta travesera” ren laguntzarekin.

Eliza bete zen eta gustura aritzearen ordaina ere soberan jaso genuen, txalo ozen eta irribarre gizenak. Tartean ordea izan omen ziren malkoak, malko gozoak, emozioren zirrarak azala harrotu ostean begi bietatik isurtzen diren horietakoak, benetakoak, eutsi ezin direnetakoak.

Gehiago eskaintzerik?
Besterik eskatzerik?
Gure horretan jarraitzea,
ez besterik!

Jendaurreko azken agurra hiru abesbatzek Adeste Fideles batera abestuz egin genuen. Ondoren, ohitura legez, tripa festatxo batekin, mahai inguruko euskal kantak astinduz eta adiskideei urte berri ona opaz amaitu genuen eguna.


Por tercer año consecutivo fuimos invitados al concierto de la Txan. Organizado por Arturo Kanpion Abesbatza y en el que participamos con ellos y con San José Abesbatza.

Un conciertillo, por eso de que cada uno ofrecíamos cuatro canciones, coqueto en el que estrenamos una obra, con la ayuda del joven músico Unai Casado y su flauta travesera. El resultado fue un público agradecido y sonriente; divertido con el Only You, sobrecogido con el Diret on, embelesado con el Gaelic Blessing y animado con el Ejea de Busto.

Junto con los otro coros se ofreció el Adeste Fideles haciendo partícipe al público para finalizar el concierto y desear así un Feliz Año Nuevo 2014 a todos los asistentes.

A continuación los tres coros hicimos aprecio, muy a nuestro pesar, del “piscolabis” que nos prepararon una vez más, charlamos, entonamos canciones euskaldunes y nos despedimos con el Ator, Ator navideño, con la panza llena y buen humor.

0 comentarios:

Publicar un comentario

 
Google Analytics Alternative